Lezamako pilotalekuak goma gaineko Bizkaiko sokatira txapelketa hartu zuen joan zen asteburuan eta Abadiñoko taldeak izan ziren protagonista nagusiak. Gizonetan eta emakumeetan, bietan irabazi zuten. Gainera, Abadiñoko gizonen B taldea ere podiumera igo zen hirugarren tokian eta nesken B taldea podiumaren atarian geratu zen, laugarren.
Gizonetan, Abadiñoz gainera, Gaztedi, Forua eta Goiherri taldeek parte zuten 620 kilora arteko pisuan. Emakumeetan Gaztedi A eta B, Goiherri eta Forua taldeak aritu ziren Abadiñogaz batera 520 kilora arteko pisuan.
Abadiñoko junior mailako taldea, berriz, hirugarren geratu zen harrobia indartsu datorrela erakutsiz.