Abadiñon eraikin bat hustu behar izan dute sute baten ondorioz

Anboto 2025eko abenduaren 23a

Goizeko 10:15ean sute bat piztu da Abadiñoko Trañabarren kaleko 13.atariko etxebizitza batean. Ondorioz, eraikina hustu eta bertako bizilagun guztiak euren etxeetatik atera dituzte. Ertzaintzaren arabera, ez dago zauriturik. 

Suhiltzaileak bertan ari dira lanean oraindik ere, eta Ertzaintzaren iturrien arabera, oraindik ez dakite sutea zerk eragin duen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!