'Un día al año': Atxarteko inauteriaren inguruko dokumentala

Maialen Zuazubiskar 2025eko abenduaren 16a

1980ko irudia. Argazkia: Juan Luis Markaida "Kuko"

70eko hamarkadatik eskalatzaileek inauteriak ospaten dituzte Atxarten. Hain zuzen ere, eskalatzaileen komunitateko kide batek istripua izan eta osatu zenetik. "Bizitza ospatu" egin behar zela pentsatu zuten. Lehenengo jai hori 1975ean egin zuten, eta 50 urteren ondoren ohitura horrek bizirik jarraitzen du. 

Alfonso Garcia eskalatzaileak 17 urte baino gehiago daramatza Atxarten eskalatzen, eta Atxarteko inauterien istorioa dokumental batean jaso gura izan du. "Atxartekoa erritual bat da, ekitaldi bat baino gehiago, hainbat belaunalditako eskalatzaileak adiskidetasunaren, osasunaren eta bizipozaren inguruan batzen dituena", azaldu du dokumentaleko zuzendariak. Dokumentalean, mendi espiritua eta bertako tradizioak jasotzen direla ere azpimarratu du. 

Garciak Bilboko Mendi Film jaialdian aurkeztu zuen Un día al año dokumentala, eta hemendik aurrera mendi, abentura eta naturaren inguruko festibaletan ematea du helburu, baita mendi asteetan eta tokiko jaialdietan ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!