Udalak azaldu duenez, lehenengo urratsa bazterbideak konpontzea izan zen; ondoren, errepidea konpondu dute. "Lan hauekin auzoko segurtasuna indartu eta mugikortasuna erraztu dugu", esan dute.
Bestalde, udalak jakinarazi du laster Mendiolako errepidea konpontzeko lanak hasiko dituztela. Hain zuzen ere, Alfredo Baeschlin kaletik Atxa-Txiki enpresarainoko tartea konponduko dute. 264.145 euro erabiliko dituzte lan horietarako.