Elkartasunez beteriko elikagai eta jostailu bilketa Abadiñon

M.Z. 2025eko abenduaren 11

Hezkuntza komunitateak, Adarrak Sustar programak eta Janarien Bankuko boluntarioek bultzatuta, Abadiñon elikagai eta jostailu bilketa egin dute beharrizana dutenentzat.

"Udalak eskerrak eman gura dizkie herritar guztiei erakutsi duten elkartasun eskuzabalagaitik, baita bilketan parte hartu duten ikasle boluntarioei ere. Pertsona guztien laguntzari eskerrak posible izango da premiarik gehien duten abadiñarrei laguntzea", adierazi du Edurne Maguregi Ongizate zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!