Sorlandek Markai sortu du, adimen artifizialen bidez marken ospea denbora errealean sortzeko tresna

M.Z. 2025eko abenduaren 4a

Sorland komunikazio agentziak Orai Adimen artifizialeko zentroagaz batera sortu du Markai. 

Adimen artifizialen bidez marken ospea denbora errealean neurtzen duen soluzio teknologikoa sortu dute Sorland komunikazio agentziak eta Orain Adimen artifizialeko zentroak. Markai Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan (NLP) oinarritutako teknologiari esker, miloika datu digital identifikatzeko, aztertzeko eta interpretatzeko gai da. Gainera, informazioa modu bisual, argi eta erabilgarrian ipintzen du erabiltzailearen eskura. 

“Hedabide digitalek etengabe eragiten dute iritzi publikoan. Artikulu eta iruzkin bakoitzak marka bati buruz dagoen pertzepzioa eraikitzen du”, azaldu dute bertan lanean ari diren profesionalek. Markai egunean 24 orduz lan egiten duen komunikazio aditu bat alboan izatea bezalakoa dela nabarmendu dute, marka bakoitzaren inguruan gertatzen dena milaka begiren eta begiradaren bitartez ikuskatu, aztertu eta interpretatzen duena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!