Koba Liveko antolatzaileek iragarri dutenez, 2026an ez dute jaialdia antolatuko

M.Z. 2025eko abenduaren 2a

Sugaar Musika Elkarteak iragarri duenez, jasan dituzten murrizketa ekonomikoegatik erabaki dute jaialdia ez antolatzea. Lau urtez antolatu dute Koba Live jaialdia Abadiñon. 

"Asko sentitzen dugun arren, jaialdia ez antolatzeko erabakia hartu dugu. Laguntzak murriztu dizkigute bai Bizkaiko Foru Aldunditik baita Abadiñoko Udaletik ere, beraz jaialdia ez antolatzea erabaki dugu", azaldu dute komunikatu bidez. "Aurrekontua murrizteak kalitate eta segurtasun estandarrak ez betetzea dakar, eta horregatik hartu dugu erabakia", gaineratu dute. 

Bukatzeko, lau urtez jaialdia antolatu duten kideek ondorengoa esan dute: "gure asmoa ez zen horrela uztea, baina ez zaigu beste erremediorik geratu. Erabakiak behin betiko agur bat edo laster arteko bat ekar dezake, elkarteak ez baitu baztertzen etorkizunean Koba Live berriro antolatzeko ideia".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!