Elikagaiak eta lehen mailako produktuak batzeko kanpaina Abadiñon

M.Z. 2025eko azaroaren 30a

Kanpaina abenduaren 3an eta 4an egingo dute. 

Abadiñoko Udalak elikagai eta higiene-produktu ez-galkorrak biltzeko kanpaina solidarioa antolatu du abenduaren 3 eta 4rako, udalerriko ikastetxeekin eta Sormenig enpresarekin elkarlanean. Ekimenak udalerriko familia ahulenei laguntzea du helburu, eta azken hilabeteetan behera egin duten dohaintzek eragindako gabeziari erantzun nahi dio. Bilketa puntu nagusiak hauek dira: Zelaietako eskola, Traña-Matienako Institutua, Traña-Matienako eta Zelaietako Haurreskola eta BM supermerkatua. 

Abadiñoko Udalak herritarrak gonbidatu ditu “bere aukeren arabera” kanpainan parte hartzera, olioa, azukrea, kontserbak, irina edo kafea bezalako elikagaiak zein higiene produktuak emanez. Edurne Maguregi Gizarte Ongizateko zinegotziak nabarmendu du dohaintza bakoitzak “besarkada solidario” bat dakarrela eta herriaren elkartasun gaitasuna funtsezkoa dela inor atzean ez uzteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!