Udalak familia guztiak bultzatu nahi ditu egoera onean dauden jostailuak eramatera, herriko beste haur batzuek egun berezi horietan jostailuez gozatzeko aukera izan dezaten. Bildutako jostailu guztiak Elikagaien Bankuko erabiltzaileentzat eta egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat izango dira, haur bakar bat ere ez dadin ilusiorik gabe geratu.
Bestalde, abenduaren 3an eta 4an elikagaiak biltzeko kanpaina egingo da Abadiñon. Udaletik jakitera eman dutenez, laster iragarriko dituzte kanpaina horren inguruko xehetasunak. Gizarte Ongizate Sailetik, eskerrak eman nahi dizkiete inplikatutako erakunde guztiei, ikastetxeei, Sormeningi, parte hartu duten gazteei, adineko boluntarioei etaa familiei; "kanpaina solidario hau posible egiteko erakutsi duten konpromisoagatik, dedikazioagatik eta lankidetzagatik".