[ARGAZKI GALERIA]: Zaku bete domina eskuratu dituzte BSG Matienako kideek Euskadiko jiu jitsu txapelketan

M.Z. 2025eko azaroaren 20a

Asteburuan Euskadi Cup txapelketa jokatu zen Gasteizen. BSG Matiena gimnasioko kirolariek 10 domina eskuratu zituzten. 

Hamaika kirolarirekin joan ziren Abadiñoko gimnasiokoak Gasteizko txapelketara, eta bertatik zaku bete dominarekin itzuli ziren. BSG Matienako borrokalariek 10 domina eskuratu zituzten: urrezko lau, zilarrezko bost eta brontzezko bat. Guztien artetik distira bereziena egin zutenak Aimar Aiartzaguena eta Aimar Ardanza izan ziren, bakoitzak bina urre irabazi zituen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!