Eman dute lehen pausoa Abadiño uholdetatik babesteko

M.Z. 2025eko azaroaren 19a

Abadiño uholdeetatik babesteko proiektuaren I. fasearen lizitazioa abian du Uraren Euskal Agentziak. Udaletik jakitera eman dutenez, Laubideta eta Sarria ibaiak Ibaizabalekin bat egiten duen inguruaren arteko lanak dira lizitatuko direnak.

Lanek 2,1 milioi euroko inbertsioa dute eta 12 hilabeteko egikaritze epea izango dute. Udaletik jakitera eman dutenez, esleipena 2026ko otsailaren hasierarako izatea aurreikusten dute. Lan hauek lau urteetarako ezarritako lan-programaren baitan kokatzen dira.

Bestalde Abadiñoko Udaletik jakitera eman duten jarduketa hauek historikoki kaltebera izan den eremu baten uholdeak izateko arriskua murrizteko beharrari erantzuten diotela. Eta azpimarratu dute URAk bere gain hartzen duela obraren exekuzioa eta finantzaketa osoa, eta udalaren esku egongo dela beharrezkoak diren lurrak eskura jartzea eta desjabetzeen ondoriozko kostuak ordaintzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!