Alokairu publiko 54 etxebizitza Muntsaratzen

M.Z. 2025eko azaroaren 18a

Etxebizitza arazoari da abadiñarren kezketako bat, eta horri konponbidea eman nahian dabil Abadiñoko Udala. Udalaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko atera du lizitaziora Muntsaratzeko lursail bitan etxebizitzak egiteko proiektua. 

Etxebizitza da abadiñarren kezka nagusietako bat, eta arazo horri irtenbide bat eman nahian dabiltza Abadiñoko Udala eta Eusko Jaurlaritza. Udaletik jakitera eman dutenez, joan zen urriaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin batu ziren eta ondorengo gai hauek landu zituzten. 

Alde batetik, 2008 urtetik udalak eta Jaurlaritzak Muntsaratzen etxebizitza publikoak egiteko sinatuta duten hitzarmenaz aritu ziren. Udaletik jakitera eman dutenez, azken hilabetotan bi erakundeek lehentasuna eman diote eremu horri, eta dagoeneko Jaurliratzak 54 etxebizitza babestu eraikitzeko proiektua lehiaketara publikora atera du. Gainera, hitzarmena eguneratzeko zehaztasunak ere landu zituztela jakitera eman dute, eta tartean zehaztu zutela etxebizitza hauek eskuratzerako orduan abadiñarrek lehentasuna izatea. Bestetik, 2008ko hitzarmenaren arabera Jaurlaritzak 461.520 euro eman behar dizkio udalari, lursailak ematearren. Eta erakunde biek adostu dute zor hori etxebizitza kopuru bidez kitatzea. 

Horrez gain, etxebizitza promozio horien beheko solairuetan, etxebizitza dotazionalak egiteko aukera aztertzen ere badabiltzala azaldu dute. 

"Badakigu etxebitza duin eta eskuragarria lortzea dela abadiñarren kezka nagusiena, eta arazo horri irtenbidea emateko proiektu zehaztak bultzatzen ari gara", azaldu dute gobernu taldekoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!