"Hunkigarria da Antzerkiño jaialdiak hamargarren urteurrena betetzea. Esfortzuz eta talentuz betetako hamar urte izan dira, eta hori posible egin duten pertsona eta talde guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak. Horrela jarrai dezala urte askoan", azaldu du Monika Iglesias Kultura zinegotziak.
Beste hiru hitzorduak hurrengo asteburuan izango dira. Azaroaren 21ean Taula konpainiak Hil da jainkosa aurkeztuko du; 20:00etan izango da emanaldia Txanporta kultur etxean. Hurrengo egunean, zapatua, Txalok Artea obra oholtzaratuko du. Metrica Pura konpainiaren 5 segundos y 120 kilos antzezlanak itxiko du jaialdiaren hamargarren edizioa. Emanaldi guztietarako sarrerak Errota kultur etxean eta Udal Mediatekan daude.