EAJ: "EH Bilduk abadiñarren parte-hartzerik eta adostasunik gabe Gerediagari 25 urterako lokala lagatzeagaz ez gaude ados"

M.Z. 2025eko azaroaren 5a

Iraileko osoko bilkuran Gerediaga Elkarteari Traña-Matienako, Trañaerrota kaleko, lokal bat uzteko prozedura abiarazi zuen udalak.  Orain, EAJk prentsa ohar bidez EH Bilduren erabakia kritikatu du. 

"Izapidea denbora gutxia gutxian egin da, korrika eta presaka, korporazioaren adostasunik gabe eta herriko elkarteak entzun edo parte hartzeko aukerarik eman gabe. Denbora eskatu genuen aztertzeko ea espazio horiek etxebizitza dotazionaletarako erabili zitezkeen, herriarentzat askoz onuragarriagoa iruditzen baitzaigu, gaur egun etxebizitza baita herritarren kezka nagusia. Logikoena zen erabilera horren bideragarritasunari. buruzko txosten teknikoa izan arte itxarotea, atzeraezina den erabakia hartu aurretik”, azaldu du Mikel Garaizabalek.

Bestalde, jeltzaleek kritikatu dute ez dela parte-hartze prozesurik irekirik egin herriko kultura eta kirol elkarteekin. Eta EAJkoentzat "25 urterako lagapena egin aurretik, berau egitea beharrezkoa" zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!