Palestinarekin Elkartasun Eguna, zapatuan Abadiñon

M.Z.

Palestinaren alde Txanportan egindako kontzentrazio bateko argazkia.

Palestinarekin Elkartasun Eguna antolatu dute azaroaren 8rako Abadiñon.

Txanportatik hasiko den kalejiragaz emango diote hasiera egunari, 12:30ean. 13:00etan dantzari eta txistularien saioa egongo da, eta 14:00etan bazkaria Abadiñoko frontoian. Ondoren, bertsopilota partidua egongo da, eta 21:00etan jai giroak Gaztetxean jarraituko du. Bazkarirako txartelak jubilatuen tabernan, Lagun Tokin, Larranon eta Taberna Zaharran eros daitezke. 

EGITARAUA

  • 12:30 Kalejira Txanportatik
  • 13:00 Dantzari eta txistulariak
  • 14:00 Bazkaria Abadiñoko Frontoian
  • Ostean, bertsopelota partidua
  • 21:00 Giroa Gaztetxean

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!