Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Abadiñoko finalaurrekoa

A.M. 2025eko azaroaren 3a

Abadiñoko Probalekuan jokatu da Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Aitor Etxebarriazarragak bigarren finalaurrekoetarako txartela lortu du; Txaber Altube abadiñarrak eta Gorka Pagonabarraga durangarrak bigarren eta hirugarren amaitu zuten, hurrenez hurren. Hirugarren finalaurrekoaren emaitzei itxaron beharko diete, puntuazioaren arabera izango baitute bigarren bueltan kantatzeko aukera.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Etxebarriazarraga izan da puntu gehien batu zituen bertsolaria, 651,5 lortu zituen; jarraian sailkatu ziren Txaber Altube (607,5 puntu), Gorka Pagonabarraga (604,5), Unai Mendiburu (600 puntu), Maite Sarasola (562) eta Enare Muniategi (552).500 entzuletik gora batu ziren Abadiñoko Probalekuan. 

Domeka honetan izango da lehen itzuliko hirugarren eta azken saioa. Bertan abestuko dute Ibai Amillategi, Lurdes Ondaro, Mikel Goiriena, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Durangaldeko Bertso Eskolako kidea den Irune Basagoitik egingo dute bertsotan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!