Martitzeneko osoko bilkuran Bizkaiko Foru Alundiak sustatuko duen egoitza martxan jarri ahal izateko Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala egitea onartu zuten. Udaletik jakitera eman dutenez, etorkizuneko eraikinaren inguruko irisgarritasuna eta aparkalekuen eskaintza hobetzea izan da aldaketaren helburua.
Gainera, ibilgailuen sarbideari dagokionez jakitera eman dute, lege urbanistikoek adierazten dutela, sarbidea dagoeneko urbanizatuta dagoen espazio batetik egin behar dela, kasu honetan, Arrankurritik. Hori horrela, eta auzotarrekin bilduta, udalak trafiko eta segurtasun azterketak egitea eskatu zuela azaldu dute, Aldundiari beste sarbide bat proposatzeko. "Txosten tekenikoak adieraziten du, moldaketa batzuk eginda, trafikoaren intentsitate baxua eta segurtasuna bermatzen direla. Hortaz, udalak proiektuaren hasierako planteamendu urbanistikoari eustea besterik ez du izan", esan dute.
"Arau subsidiarioen aldaketarekin batera, konpormisoa hartzen dugu herritarrekin elkarlanean Abadiñoko zaintzen ekosistema diseinatzeko prozesuaren baitan, zonaldeko segurtasuna eta herriaren integrazioa lantzeko. Badugu denbora aurretik: aurreikuspenen arabera, 2026ko urte amaieran hasiko dira lanak", gehitu dute.
