EAJk Zelaietako egoitza berrirako sarbide segurua bermatzea proposatu du

Anboto 2025ko urr. 29a, 16:20

Abadiñoko EAJk Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako egoitzarako sarbidea segurtasuntasune egitea eskatu du. Jeltzaleek hau aurkeztu zuten  gizarte-ekipamendu berri horrekin lotutako Arau Subsidiarioen aldaketaren behin-behineko onarpenaren testuinguruan.

"Aurreko legegintzaldian gu alkatetzan geundela, gai izan ginen Foru Aldundiarekin batera 23 milioi euroko inbertsio soziala adosteko Aldundiarekin, beraz legegintzaldi honetan 700 metroko bide bat egokitzeko gaitasuna izan beharko genuke", azaldu du Mikel Garaizabalek. 

Bestalde, 700 metro inguruko luzerako bidea egokitzea eskatu dute, eta lanek iraun bitartean kamioiek ibilbide seguru bat erabiltzea, Arrankurritik kanpo. 

Bukatzeko, "kostua guztiz bideragarria" dela azaldu du Garaizabalek, eta hau bermatzea "borondate politikoari" dagokiola. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!