525 bertsozale batu ziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehehengo bueltako lehenengo saioan. Aitor Bizkarra izan zen puntu gehien batu zituen bertsolaria, 649,5 puntu, hain zuzen ere; Bizkarrak Bermeon azaroaren 15ean jokatuko den saiorako txartela lortu zuen. Jone Uriak puntu erdi gutxiago lortu zuen, 649. Hurrenez hurren, hauek izan dira hurrengo sailkatuak: Oihana Bartra (629,5 puntu), Imanol Uria (615 puntu), Aissa Intxausti (594) eta Bittor Altube (547). Beste finalaurrekoetako puntuazioen zai egon beharko dute datozen saioetara sailkatu diren jakiteko.