[EGITARAUA]: Abadiñoko Gaztetxearen 27. urteurrena ospatuko dute asteburuan

Anboto 2025eko urriaren 24a

Asteburuan Abadiñoko Gaztetxearen 27. urteurrena ospatuko dute. Egun osoko egitaraua zapaturako antolatu duten arren, urriaren 24an Berun taldearen kontzertu akustikoa egongo da, 21:00etan. Urriaren 25ean bizikleta martxagaz emango diote hasiera, 10:30ean. 11:00etan artisau azoka egongo da, eta 15:00etan bazkaria. Ondoren, karropoteoa egingo dute. Eta 20:00etan Uda, Zeker eta Mutikoren kontzertuak izango dira. 

Urriak 24, barikua

  • 21:00 Kontzertu akustikoa: Berun

Urriak 25, zapatua

  • 10:30 Bizikelta martxa
  • 11:00 Artisau azoka (Gaztetxean)
  • 15:00 Bazkaria. Ostean karropoteoa
  • 20:00 Kontzertuak: Uda, Zeker eta Mutiko

Urriak 26, domeka 

  • 16:00 Garbiketa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!