Zeanurin jokatuko da domekan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

A. M. 2025ko urr. 22a, 08:48

Aitor Bizkarra, Urdulizko kanporaketan.

Urriaren 26an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa, Zeanuriko Ibarreta frontoian. 17:00etan izango da saioa. Aitor Bizkarra eta Bittor Altube bertsolari abadiñarrek bertan abestuko dute. 

Irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara; baita, lehenengo finalaurrekoetako beste bi saioetako irabazleak ere. Gainontzekoak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Finalaurrekoen lehenengo bueltan 18 bertsolari lehiatuko dira. 

Saio guztietarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!