Tasak, zergak eta prezio publikoak % 3 igoko dituzte Abadiñon

M.Z. 2025ko urr. 20a, 13:23

Abadiñoko Udalak datorren urteko tasak, zergak eta prezio publikoak % 3 igotzea onartu du aste honetan egindako ezohiko osoko bilkuran. Bertan aurkezturiko proposamenak EH Bilduren, Abadiñoko Independente Berrien eta PSE-EEren babesa izan du. EAJk aurka bozkatu du. 

Abadiñoko Udalak jakinarazi duenez, igoera hori zehazterako orduan, eskaintzen dituzten zerbitzuen kostuaren eta diru bilketaren arteko oreka handiago bat lortu gura izan dute. Eta oreka hori lortzeko, uztaileko KPIa hartu dute erreferentzia legez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!