Abadiñoko Udaleko ordezkariek Usurbilgo Egurtzegi zaintzadun etxebizitzen auzune bisitatu dute

M.Z. 2025ko urr. 14a, 09:26

Abadiñon Kantarriketaseko lurretan, egoitza berria egingo da. Egoitzarako ideiak hartzeko Usurbilen dagoen egoitza bisitatu zuten udal ordezkariek. 

Abadiñoko Udaleko ordezkariak Usurbilgo Egurtzegi zaintzadun etxebizitzen auzunea bisitatu zuten joan zen barikuan. Egurtzegi zaintzadun etxebizitzen auzunea adineko pertsonentzako eta dibertsitate funtzionala dutenentzako ostatua da, bertan zaintza pertsonalizatuak uztartzen dira arreta-eredu berritzailerarekin. 

Bisitan parte hartu zuten Jose Antonio Barañano Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusiak; Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak; Edurne Maguregi alkateordeak; Udaleko Gizarte Ongizateko teknikariek; eta Matia Fundazioko kideek. Bisita honekin, Udalak zaintza eredu berritzaile hau hurbiletik ezagutu eta ideiak hartu nahi izan ditu, Abadiñoko egoitza izango denaren proiektuari begira.

"Ikusi dugun ereduak zainketei buruzko ikuspegi berri bat eskaintzen du, pertsonaren autonomian zentratuae ta komunitatea inplikatuz. Era berean, oso positiboki baloratzen dugu ingurunean integratzeko egin den lana, udalerriko bizilagunentzako topaleku bihurtuz. Datozen hilabeteetan parte hartze prozesu bat jarriko dugu martxan, guztion artean, Abadiñoko ekosistema diseinatzeko", azaldu zuten Abadiñoko udal gobernuko ordezkariek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!