Bizkarra, Altube anaiak, Pagonabarraga eta Basagoiti, finalaurrekoetara

A. M. 2025ko urr. 13a, 09:01

Lehenengo faseko bost saio jokatu ostean, erabakita geratu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Aitor Bizkarra, Bittor Altube eta Txaber Altube abadiñarrek, Gorka Pagonabarraga durangarrak eta Durangaldeko Bertso Eskolako kidea den Irune Basagoiti ermuarrak egingo dute bertsotan bertan. 

Finalakurrekoen lehenengo itzulia horrela geratu da, beraz: 

Urriak 26, Zeanuriko Ibarreta frontoian, 17:00etan:

  • Aissa Intxausti Aburruza
  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Bittor Altube Sarrionandia
  • Imanol Uria Albizuri
  • Jone Uria Albizuri
  • Oihana Bartra Arenas

Azaroak 2, Abadiñoko Probalekuan, 17:00etan:

  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Enare Muniategi Etxabe
  • Maite Sarasola Isazelaia
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Unai Mendiburu Valor

Azaroak 9, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, 17:00etan:

  • Ibai Amillategi Ormaetxebarria
  • Irune Basagoiti Agirre
  • Lurdes Ondaro Mallea
  • Mikel Goiriena Larrazabal
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

Finalaurre bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da bigarren bueltara, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera. Finalaurrekoen bigarren bueltan hamabi bertsolari arituko dira kantuan, sei bertsolariz osatutako saio bitan; irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera, eta gainontzekoak puntuazioaren arabera. Finalaurrekoetarako sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!