[BIDEOA]: Ainara Arkarazo garaile Hiru Handiak lasterketan

Maialen Zuazubiskar 2025ko urr. 11a, 15:03

Ainara Arkarazo abadiñarraren lorpenek ez dute mugarik. Azken hilabetean hiru garaipen garrantzitsu lortu ditu: Mañaritik Atxetara maratoia, Sorginen Lasterketa eta Hiru Handiak. 

Azken asteotan Ainara Arkarazo lortzen dabilena izugarria da, eta gaurkoan ere handia egin du. Abadiñoko korrikalariak Hiru Handiak 101 kilometroko lasterketa irabazi berri du, 12:48:33ko denboragaz. Korrikalariak bart gauean, 00:00etan irten dira Araiatik eta Aizkorri, Anboto eta Gorbea igo ostean, Murgian izan dute helmuga. Abadiñarra lehenengo tontorrerako (Aizkorri) lasterketa buruan egon da, eta bigarren sailkatuari ordubeteko aldea atera dio. Azken hilabete honetan Mañaritik Atxetara maratoia, Sorgiñen Lasterketa eta Hiru Handiak proba irabazi ditu Arkarazok. 

Lehenengo hamarretan Durangaldeko beste hiru korrikalari ere sailkatu dira: Eva Lizarralde iurretarra laugarrena izan da, Oihane Unzalu berriztarra seigarrena eta Lur Basterretxea elorriarra zazpigarrena. 

Gizonezkoetan Julen Martinez de Estibarizek irabazi du, 10:29:38ko denborarekin. Bigarren Jokin Garcia sailkatu da eta hirugarren Andoni Azkarate. Urko Valdivielso zornotzarrak seigarren postua lortu du, eta Luken Zamakona otxandiarra eta Eneko Garitagoitia mallabiarra 17 eta 18.enak izan dira hurrenez hurren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!