Lekeitioko saioa irabazita, finalaurrekoetara sailkatu da Txaber Altube

A. M. 2025ko urr. 6a, 09:22

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren eta hirugarren saioak jokatu dira asteburuan, Lekeition eta Mungian; lehenengoan Txaber Altube abadiñarrak batu zituen puntu gehien (480 puntu), eta Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, beraz. Iruri Altzerreka garaitarrak hirugarren amaitu zuen, 444, 5 puntu lortuta.

Mungiako saioan Unai Mendiburu izan zen garaile. Altubek zein Mendiburuk hurrengo faserako txartela lortu dute, gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. 

Hurrengo saioak Galdakaon eta Getxon izango dira, hilak 11 eta 12, hurrenez hurren. Galdakaoko saioan Araitz Katarain mallabitarrak eta Bittor Altube abadiñarrak egingo dute bertsotan. Datozen saio guztietarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!