Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

A. M. 2025ko ira. 30a, 09:59

Asteburuan hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Urdulizen. Aitor Bizkarra bertsolari abadiñarra izan da garaile, 518,5 puntu batuta. Beraz, zuzenean sailkatu da Zeanuriko finalaurrekora; urriaren 26an izango da saio hori. Garikoitz Sarriugarte seigarren sailkatu zen Urdulizko saioan, 411,5 puntu batuta. Bertsozalez lepo bete zen Urdulizko kultur etxea, saiorako sarrera guztiak salduta.

Hurrengo saioa Lekeition egingo dute, zapatuan, hilak 4. Bertan abestuko dute Iruri Altzerreka garaitarrak eta Txaber Altube abadiñarrak. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilboko Casillan egingo dute, abenduaren 20an. Finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazioa batuz, lehen zortzi postuetan dauden bertsolariak sailkatuko dira finalerako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!