Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatuko dute Abadiñon, kultur eta belaunaldi arteko jarduerekin

M.Z. 2025ko ira. 30a, 09:07

Abadiñoko Udalak Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatuko du eguaztenean, urriaren 1ean. Herriko elkarteekin lankidetzan osatu dute programazioa. 

"Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzea aukera paregabea da haien ekarpenak aitortzeko eta haiekin batera gizarte inklusiboago bat eraikitzen jarraitzeko. Abadiñon uste dugu garrantzitsua dela entzutea, laguntzea eta elkarrekin lan egitea, zahartze aktiboa sustatuko duten topaguneak, ikasteko guneak eta gozamenerako guneak eskaini ahal izateko", azaldu du Edurne Maguregi Gizarte Ongizateko zinegotziak.  Bestalde, Mikel Urrutia alkateak azaldu duenez, egun hauetarako landu den egitarauarekin, nagusiek gizarteari egiten dioten ekarpena balioan jarri eta gogoeta egitera bultzatu nahi dituzte. 

EGITARAUA

URRIAK 1
Ibilaldia eta topaketa
11:45 
Zelaietako Jubilatuen Egoitzan
12:00 Traña-Matienako Jubilatuen Egoitzan 
12:30 Topaketa Astolan. Luntxa koru-ahotsez alaitua
18:00 Silver Film Festival Zinema eta Pentsamenduaren Nazioarteko Jaialdia Errota Kultur Etxean. Fikziozko hiru film labur (Cuarentena, Azkena eta La Fuerza) eta Punkaren Beste Aldea dokumentala proiektatuko dira. 
Amaieran, solasaldia Itziar Lazkano aktorearekin eta Ane Ines Landeta zuzendariarekin

URRIAK 2
Mankomunitateak antolatutako hitzaldi parte-hartzailea
18:00 
Non eta nola zahartu nahi dugu? Hizlaria: Beatriz Gázquez. Plateruena Kultur Aterpean. 

URRIAK 5
13:00 'La Kermes del Vermu', antzerkia (Gorakada). Pino plazan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!