Ganbarru zikloturista martxak bigarren aldia beteko du zapatuan

J.D. 2025ko ira. 26a, 10:30

Abadiñoko Ganbarru txirrindulari elkarteak antolatzen duen Ganbarru zikloturista martxak bigarren aldia beteko du zapatu honetan. 

Aurten ibilbide bi egongo dira aukeran. Biak 08:30ean hasiko dira, Zelaieta Herri Eskolaren ondoko aparkalekutik. Ibilbide luzeak 120 kilometro ditu, eta 2.260 metroko desnibela. Ibilbidean zehar Ixua (Etxebarri), Elgeta (Ermua), Krutzeta (Aramaio) eta Santikurutz (Durango) mendateak igaroko dituzte. Ibilbidearen hasieran Abadiñotik, Elorriotik eta Berriztik ibiliko dira Markinarantz zuzendu aurretik. Ondoren, azken txanpan, Legutiotik sartuko dira berriro Durangaldean. Otxandio pasatu, Urkiola jaitsi eta helmugara joko dute. 

Ibilbide laburragoak 80 kilometro eta 1.515 metroko desnibela ditu. Ibilbide honetan, parte hartzaileek Ixua eta Elgeta gainak igaro beharko dituzte. Kasu honetan, Kanpanzarretik sartuko dira eskualdean, martxako azken txanpan. Elorrion eta Atxondon ibiliko dira Abadiñora joan aurretik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!