Munduko ardi moztailerik onenak, Abadiñon

M.Z. 2025ko ira. 18a, 09:34

Irailaren 27an, Euskal Herriko eta Nazioarteko Ardi Moztaileen Txapelketak jokatuko dira Abadiñoko probalekuan. Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak antolatu du txapelketa eta 24 euskal moztaile eta nazioarteko 42 arituko dira lehian. 

Irailaren 27an munduko ardi moztailerik onenak batuko dira Abadiñoko probalekuan. Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) Euskal Herriko eta Nazioarteko Ardi Moztaileen Txapelketak antolatu ditu. Abadiñon jokatuko den txapelketan 66 moztaile arituko dira. Horietatik 24 euskal moztaileak dira, eta tartean Mallabiko bi daude, Zorion Abendibar eta Aritz Abendibar. Beste 42ak nazioartekoak dira. Nazioarteko moztaileen artean, munduko errekorrak egindako parte hartzaile bi egongo dira: Nick Greaves (Ingalaterra) eta Ivan Scott (Irlanda). Nazioarteko 8-10 epailek ebaluatuko dute proba.

Txapelketari dagokionez, egun osoan zehar jokatuko da, 08:30etik 20:00etara. Goizean, 08:30etik 13:30era, kanporaketak jokatuko dituzte, eta 15:00etatik aurrera finalerdiak eta finalak. Horrez gainera, ardi eta artile produktuen artisau azoka ere egongo da probalekuan, besteak beste.

Hilaren 27ko txapelketan, Euskal Herri osotik ekarritako 1.000 ardiri moztuko diete ilea 66 moztaileek. Makinaz eta artaziz arituko dira, hiru kategoriatan banatuta: senior, open eta nazioarteko kategorian. Antolatzaileen berbetan, Abadiñokoa teknika, abiadura eta trebezia handiko ikuskizuna izango da

EGITARAUA

  • 08:00 Izen ematea
  • 08:30 Artazizko kanporaketak - Open
  • 10:00 Makinazko kanporaketak - Senior
  • 11:00 Makinazko kanporaketak - Open
  • 13:00 Artilaritzaren erakustaldia
  • 13:30 BAZKARIA - Eusko Labelen eskutik ogitarteko eta hanburgesa goxo-goxoak jateko gunean
  • 15:00 Makinazko finalerdiak - Senior 15:30 Makinazko fi nalerdiak - Open
  • 16:00 Artazizko finala - Open
  • 16:30 Makinazko finala - Senior
  • 17:00 Artazizko finala - Euskal Herria
  • 17:30 Makinazko finala - Open
  • 18:00 Nazioarteko erronka
  • 19:00 Makinazko finala - Euskal Herria 1
  • 19:30 Sari banaketak, rifaren zozketa eta agurra

 

  • ARTISAU AZOKA
    Egun osoan zehar artisau azoka eta umeentzako tailerra dago probalekuaren kanpoko aldean
  • ERAKUSTALDIA
    Veno enpresa Te Pari Racewell tresna erakusten ari da probalekuaren atzeko aldean
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!