[ARGAZKI GALERIA]: Patata-dantzaren erritmora jolastu dira Abadiñoko Pijama Egunean

E.H / A.B 2025ko ira. 13a, 10:11

Zalantzarik barik, Pijama Eguna da Abadiñoko Aitte Kurutzekoetako egunik seinalatuena, herritarrek kamisoia eta pijama jantzita kalera irteten duten eguna. Eta ospakizun horretako hitzordu nagusia Patata-dantza izaten da. Atzo egin zuten, bikoteka, bekoki artean patata ipini eta erromeriaren erritmoan dantzatuta. 

Umeen saioa egin zuten lehenik, 22:00ak aldera, eta nagusien txanda iritsi zen gero, gauerdiarekin batera. Aurrez, Donien Atxa ipini eta parrillada egin zuten. Aitte Kurutzekoek asteburuan zehar izango dute segida Zelaietako Ferialekuaren inguruan. Gaur, Kittu taldearen erromeria eta tortilla txapelketa izango dute. Bihar, mozorro eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!