[BIDEOA]: Auto bat errepidetik irten da Urkiolan eta errei bat itxita dago

M.Z. 2025ko ira. 12a, 09:51

8:00etan gertatu da istripua, Gasteizko noranzkoan. Gidaria Galdakaoko Ospitalera eraman dute. 

Auto batek istripua izan du gaur goizean Urkiolan, Gasteizko noranzkoan. Autoa errepidetik irten da eta pertsona bat bertan harrapatuta gelditu da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, zauritua Galdakaoko Ospitalera eraman dute. Momentu honetan, errei bat itxita dago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!