Urkiolako hotelak bertso-afari berezia antolatu du bariku honetarako. Igor Elortza eta Unai Iturriaga plazarik plaza duela 35 urte hasi zirela ospatzeko. Bertso afarira joateko, ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea. Urkiolako hotelak inprimaki bat prestatu du interesdunek inskripzioa egin dezaten. Afaria 21:00etan hasiko da.