Koba Live jaialdiak egun osoko egitaraua izango duela nabarmendu dute

Anboto 2025ko ira. 9a, 20:34

Abadiñoko Koba Live jaialdiaren 4. edizioa gero eta hurbilago dagoela, prentsaurrekoa eskaini dute antolatzaileek eta Abadiñoko Udalak. Nobedade gisa, aurten jaialdia egun bakarrekoa izango da, eta irailean egingo dute, hilaren 20an, hain zuzen ere. Horrez gainera, egunean bertan bazkari herrikoia egingo dute bertan batzen diren kobazaleek; bazkarian izena emateko azken eguna irailaren 12a dela gogoratu dute, eta herritarrak bertara hurbiltzera animatu dituzte. 

Guztira, zortzi taldek eskainiko dituzte emanaldiak. Jaialdia Moonshinerds durangarren zuzenekoarekin hasiko da, eta ostean The Electric Alley taldeak eskainiko du kontzertua. Bazkaltzeko tartearen ostean, Asgarth, Ehun Kilo, Before the dawn, Onslaught, Wolfheart eta Eclipse taldeek eskainiko dute kontzertua. Azken orduko sorpresa bat egongo dela ere iragarri dute, izan ere, metal zaleenen gozamenerako, bertsioak joko dituen talde batek itxiko du festa. 

Sarrerak www.koba-live.com webgunean salgai daudela gogoratu dute, gainera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!