Abadiño Xake Taldeak bigarren mailako Espainiako txapelketan parte hartu du oraintsu Sabadellen (Herrialde Katalanak). Esperientzia eta gaztetasuna uztartzen zituen taldearekin lan ona burutu dute. 31 talderen artetik 12. tokian geratu dira. Gutxi falta izan zaie gorago amaitzeko. Txapelketan zazpi puntu batu dituzte bederatzigarren tokian geratu den Rubinenca taldeak adina.