Gaurtik urriaren 5era arte Astolako igerilekuak itxita egongo dira

M.Z. 2025ko ira. 8a, 10:20

Astolako igerilekuetako araztegiak berritzeko lanak direla eta, igerilekuak lau astez itxita egongo dira. 

Abadiñoko Udalak gaur hasiko ditu Astolako udal igerilekuetako arazketa sistema berritzeko lanak. Udalak araztegiak osorik berritu nahi ditu, ekipamenduak hobeto antolatzeko eta modernizatzeko. Era berean, zaharkitutako makineria ordezkatzearekin batera, eraginkortasun energetikoa hobetu nahi da. "Beharrezko jarduera bat da; izan ere, gaur egungo araztegiak eurez bizitza erabilgarriaren amaierara iritsi dira", azaldu dute udaletik. 

Bestalde, udaletik jakitera eman dute azken urteetan udaberrian egin izan den igerilekuen mantentze-lanen urteko geldialdi teknikoa, obrek irauten duten bitartean egingo dela, "erabiltzaileei ahalik eta gutxien eragiteko asmoz". Hori horrela, irailaren 15etik 21era gimnasioa ere itxita egongo da. Tarte horretan, erabiltzaileek Kirol Txartela Mugiment erabilita inguruko herrietako instalazioak erabili ahal izango dituzte. 

Ikastaroetako izena ematea

Horrez gain, 2025-2026 ikasturteko ikastaroak urriarren 1ean hasiko direla jakinarazi dute, eta uretakoak urriaren 6an. Horietan izena emateko epea zabalik dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!