Zapatuan kultura, tradizioa eta herritarren parte-hartzea uztartzen dituen Errogatiba egin zuten Abadiñon. Udaletik eskerrak eman gura izan dizkiote San Rokeren santua Urkiolara igo zuten bolondresei, eta baita, belaunaldi aldaketa bultzatu zuten gazteei. Gazteek Txakurzulon leporatu zuten San Rokeren irudia eta tradizioak bizirik jarraitzen duela erakutsi zuten. "Hau tradizioa da, kultura da, komunitatea da. Belaunaldiz belaunaldi elkarregaz ospatzen jarraitzen dugu", azaldu du Edurne Maguregi ongizate zinegotziak.