Gaur, 13:30 inguruan, Atxarte inguruan eskalatzen zebilen 30 urteko eskalatzaile batek istripua izan du. Ertzaintzako erreskate unitateko profesionalen, suhiltzaileen eta osasun zerbitzuko langileen elkarlanari esker atera dute menditik. Badaezpada helikoptero bat zain zegoen, baina azkenean anbulantzian eraman dute Gurutzetako ospitalera. Eskalatzaileak "kolpeak eta kontusioak" ditu, Ertzaintzako iturrien arabera.
Erreskateko momentu bat (@bomberosIurreta)