Iker Unzuetak CD Lugo taldean jokatuko du denboraldi berrian

Anboto 2025ko abu. 12a, 20:56

(Argazkia: @CDeportivoLugo)

Talde galiziarrak Lehenengo Federazio mailan jokatzen du.

Urtebetez Bigarren Mailako Huesca taldean ibili ostean, Iker Unzuetak (Abadiño, 1998) etapa berri bati ekingo dio Galizian, Lehenengo Federazio mailako CD Lugo taldera batu delako. Urtebeterako kontratua sinatu du eurekin eta, helburuen arabera, beste urtebetez luzagarria da. Unzuetaren "mugikortasuna, golerako usaimena, lanerako ahalmena, bertikaltasuna eta intentsitatea" nabarmendu ditu klub galiziarrak ohar batean.

Oraindino gaztea den arren, dagoeneko hainbat taldetan aritu da aurrelari abadiñarra, hala nola, Amorebieta, Logroñes, Portugalgo Vizela eta Huesca taldeetan. Unzuetak etapa berriari ekiteko ·"gogotsu" dagoela adierazi du sare sozialetan eta  Huescan emandako urtea ere gogoratu du: "Eskerrik asko urte berezi honengatik. Harrotasunez noa ezkutu hau defendatu izanaz eta, batez ere, egunerokoa klubeko lankide eta langile handiekin partekatu izanaz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!