Mendiolako errepidea konpontzeko proiektua onartu dute Abadiñon

Anboto 2025ko uzt. 24a, 13:47

Abadiñoko Udaletik jaktiera eman dute, irailetik aurrera aurreikusten dutela proiektua lizitatzea. 

Mendiola auzoko errepidea behin betiko konpontzeko proiektua onartu du Abadiñoko Udalak. Alfredo Baeschlin eta Atxa-Txiki artekoa, hain zuzen ere. 2024ko martxoan luizi bat izan zen eremu horretan, eta ondorioz, errepidearen zati bat itxi egin behar izan zuten. Azken urteotan hainbat luizi gertatu dira puntu berean.

Udaletik jakitera eman dutenez, arazoari behin betiko irtenbidea emateko helburuarekin, Udalak enpresa espezializatu bati eskatu dio proiektua idazteko. Haren arabera, 344.253,87 euroko kostua izango dute lanek, eta lau hilabete iraungo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!