Gerediaga eta Laubideta lotzen dituen N634 errepideko zubia itxi dute

Anboto 2025ko uzt. 24a, 11:08

Egoera bideratzeko premiazko bilera eskatu dio Abadiñoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. “Hilabete asko pasatzen ari dira eta eskumena eta segurtasuna bermatzeko derrigortasuna Aldundiarena izan arren, ez dira gaia erantzunkizunez jorratzen ari. Kontuan izan behar dugu zubi hori Gerediagarako joan-etorriak egiteko zubi irisgarri bakarra dela, eta erabiltzaileentzat eragozpen handia suposatzen duela”.

Abadiñoko Udalak N634 errrepideko zubiaren egoera pertsonentzako arriskutsua zela ondorioztatuta,  urtarrilean zubiaren jabea den Bizkaiko Foru Aldundiari konponketak hasteko eskatu ziola jakitera eman zion. Martxoan Aldundiaren erantzuna jaso zutela esan dute, eta ekainean hasiko zirela esan zietela. "Baina uztaila amaitzen ari den honetan eta abuztuaren 2an Gerediagako San Salbadore jaiak gainean ditugularik, obrak hasi gabe daude oraindik" kritikatu dute. 

Hori horrela, udalak N634 errepideko zubia ixteko erabakia hartu du. "Lehentasuna herritarren segurtasuna bermatzea da, jakinik herritarrentzat erabaki honek eragozpenak sortuko dituela", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!