[EGITARAUA]:Gauargi taldearen erromeria, artisau eta sortzaileen azoka eta herri bazkaria Gazteluko jaietan

Anboto 2025eko uztailaren 2a

Artxiboko irudia.

Bihartik domekara bitartean Gaztelu auzoko jaiak ospatuko dituzte Abadiñon. Auzo txikia izanagatik, gazteluarrek egitarau osatu bat antolatu dute.

EGITARAUA

Uztailak 3, eguena

  • 20:00 Donien Atxa jasotzea.
  • 20:30 Maleta ziku.

Uztailak 4, barikua

  • 12:00 Meza santua.
  • 12:30 Dantzariak eta luntxa.

Uztailak 5, zapatua

  • 11:00 Umeentzako tailerrak.
  • 11:00 Artisau eta sortzaileen azoka.
  • 12:00 Harri jasotze erakustaldia (Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Aratz Mugerza. Harri jasotzaileak: Goizeder Abendibar eta Sara Jimenez de Aberasturi).
  • 13:00 Trikitilariak (18:00ak arte)
  • 14:00 Auzo bazkaria. Oilasko paella eta natillak (10 euro. Izena eman behar da. Bazkalostean gazta baten zozketa egingo da)
  • 15:30 Partxis txapelketa. 
  • 20:00 Tortilla txapelketa (20:00etarako tortilla aurkeztu behar da)
  • 21:30 Gauargi taldearen erromeria

Uztailak 6, domeka

  • 12:00 Donien Atxa botatzea. Garbiketa eta errifen zozketa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!