Abadiñoko herritarrak hasi dira Tornosolo landa eremuko ortu publikoetan lanean. Denera, 50 metroko 51 lurzati banatu dituzte abadiñarren artean. Herri ortuen erabilera sustatzeko, lurra lantzeko baliabide materialak eta lanabesak udalak eman ditu. Gainera, ortuak era eraginkorrean erabiltzeko formakuntza saioa bat ere eskaini dela jakitera eman dute udaletik. Bestalde, proiektu honen bitartez, autokontsumoa sustatu nahi dutela, "bizimodu jasangarriago eta osasungarriago baterantz urrats eginez", gaineratu dute.