Uxue Ortiz Ortuzar abadiñarra hiru dominarekin itzuli du Chiclana de la Fronteratik (Cadiz, Andaluzia) Espainiako FEDDI atletismo txapelketan aritu ostean. 18 urtez azpiko kategorian lehiatu da. 400 metroetako proban zilarrezko domina irabazi du eta brontzezko dominak 100 eta 200 metrotan heldu dira.
Ortizek Basauriko Javi Conde atletismo klubean lehiatzen du eta Espainiako txapelketan sarritan eskuratu ditu dominak. Esaterako, iaz azpitxapeldun geratu zen 100 eta 200 metroetan.
Uxue Ortiz irabazitako dominekin.