Ardi mozte erakusketa domekako Abadiñoko azokan

Anboto 2025ko eka. 5a, 09:33

Hileko bigarren domekako azoka egingo dute ekainaren 8an Abadiñon. 

Domekan azoka eguna izango da Abadiñon. 10:30etatik 14:00ak bitarte egingo dute Txanporta plazan. Udako etenaren aurretik azken azoka izango da, eta bertan erakuskaldi berezi bat egongo da, ardi mozte erakusketa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!