Sagastako bidea konpontzeko lanak hasi dituzte

Anboto 2025ko eka. 4a, 14:49

Abadiñoko Udalak errepidea konpontzeko 255.000 euroko inbertsioa egingo du.

Abadiñoko Udalak Sagasta auzoko bidea konpontzeko lanak abiatu ditu, auzoko segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Udaletik jakitera eman dutenez, lanek hiru hilabete inguru iraungo dute. “Herriaren ondareeetako bat dira baserri auzoak. Sagastako lan hauek auzokideen segurtasunean eta irisgarritasunean aurrerapausoak ematen lagunduko du”, azaldu du Rafa Bilbao zinegotziak. 

Lanei dagokienez, alde batetik, errepidea konponduko dute. Bestetik, bazterbideak konponduko dituzte, zenbait lurzatitan ura behar bezala bideratzeko eta ur-korronteek eragindako lur-jausiak saihesteko. 

Lanek irauten duten bitartean, bidea moztu egin beharko dute une jakin batzuetan. Horretarako, enpresak, auzokideekin hartu-emanetan egongo den langile bat kontratatuko du, eta berak emango die edozein aldaketen berri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!