"Jai batzordeak 1968an sortu ziren Abadiñon, auzo ezberdinetako jaiak antolatzeko. Hemen gauden asko eta asko, 15-16 urterekin hasi ginen herriari zerbait eskaintzen, bolondres modura. Urteak pasa dira, eta gure energia, gure energia, gure ilusioa eta gure lana badirudi ez direla behar bezala transmititu ondorengo belaunaldiei", adierazi zuten jai batzordeko kideek. Jaien amaierako ekitaldian jakinarazi zutenez, egun Jai Batzordeak 40 urteko bataz besteko adina du, "eta errealitate honek ezin du luzaroan jarraitu. Ez da jasangarria".
Bestalde, nabarmendu zuten, elkarteak desagertzen badira herriak bihotza galtzen duela. "Jaiak ez dira soilik musika eta txosnak. Jaiak komunitatea dira, elkarlana, identitate. Herria zu zara. Berdin dio nerabe, gazte edo ez hain gazte zaren. Herriak zu behar zaitu orain", jarraitu zuten.
Hori horrela, Abadiñok lekukoa hartu nahi duen belaunaldi berria behar duela ozen adierazi zuten, eta herritarrei udazkenean egingo dituzte Jai Batzordeko bileretara batzeko deia luzatu zieten. "Has gaitezen berriz sinesten gure herrian, gure jendean, gure gaitasunean. Etor zaitez guregana. Ez dezagun herria hil", bukatu zuten.