San Trokaz jaiak

[ARGAZKI GALERIA]: Frontoia lepo bete da santrokaz eguneko dantzarien saioan

Anboto 2025eko maiatzaren 15a

Abadiñon maiatzaren 15a egun handia izaten da, San Trokaz eguna, herriko patroiaren eguna. Ohitura den lez, Talde Batuakeko dantzariek dantza-saioa eskaini dute. Eguraldia lagun izan ez dutenez, frontoian egin behar izan dute dantzan. Frontoia lepo bete da. 

Arrratsaldean jai giroak jarraituko du Zelaietan. 18:00etan Ahantzi taldeagaz erromeria egongo da eta 20:00etan pilota txapelketa herrikoiaren 2.mailako finalaren errebantxa eta partida sorpresa.

Argazkiak: Irati Otadui

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!