Atzo Gorlako auto igoera lehiatu zuten Bergaran eta turismoetan Igor Urien izan zen onena. Citroen AX E2 baten bolantean, berea baino prestazio gehiagoko auto guztiei gailendu zitzaien. Abadiñarrak hainbat segundotako abantailarekin irabazi zuen (2.53.671). Xabier Lujua (Porsche 911 GT3) geratu zen bigarren eta Ibon Otaegi (BMW M3) hirugarren.
"Lehen txandan errepide lehorra egokitu zaigu. Gero euri zaparrada bota du. Apur bat labankor zegoen, baina dena ondo joan zaigu eta pozik nago", adierazi zuen Urienek.
Sailkapena HEMEN
Lasterketa osoaren kronika eta bideoa HEMEN