Traña-Matienako San Prudentzio jaien barruan, umeen pilota txapelketako finalak jokatu zituzten joan zen barikuan. Ekimenak gonbidatu berezi bat izan zuen: Aitor Elordi pilotari mallabiarra, buruz buruzko eta binakako txapel banaren jabea. Bisitak ilusioa eta ikusmina eragin zuten pilotari gazteen artean. Elordik makina bat argazki atera, kamiseta sinatu eta opari banatu zituen gazteen gozamenerako. Saria banaketa ekitaldian ere protagonista izan zen.
"Elordiri eskerrak eman gura dizkiogu finaletan parte hartzeagatik", adierazi dute Axtxiki pilota elkarteko kideek.